TALDEA


Punpeka 2002-an Xabi SETOAIN eta Jean Christian IRIGOYEN-ek sortutako eskual musika herrikoi taldea da. Dantza jauzien kontserbatze leku garrantzitsuenetakoa da Xabi, Luzaidekoa alegia, eta Irigoyen, Beñat « Galtxetaburu » akordeoilariaren semea, Garazi osoan eta inguruetan ere ezaguna, mutxiko eta eskual beste ohituren  mantentzearen parte hartzaile izateagatik.

Hastapenetik gure helburua Baxe Nafarroako eta Lapurdiko musika eta dantza herrikoiak suspertzea izan da, batez ere Mutxikoen eta Jauzien errepertorioa jotzen jarraitzea beraz, Baxe Nafarroako, Lapurdiko eta beste leku batzuetako dantzaldi herrikoietan orain normalak bilakatu diren beste dantza guztiak gehituz: polkak, kontrajantzak, mazurkak,scottishak, Axuri beltza, cercle circassien, chapeloise, Larrain dantza eta abar…

Ez ditugu kontzerturik egiten baizik eta jendea dantzan jarri.

Hala ere, musika eta dantza herrikoien errepertorioan geldituz, ez dugu nahi izan doinu hutsaren soinu bakarreko errextasunean erori, eta konponketa propioen bidez dantza bakoitzeko nortasun berezi bat ekartzen saiatu gara, eragin ezberdinak baliatuz, gure irudimena libre utziz. Gure musika entzun eta dantzatzen ahal da beraz.

Emaitza honetara ailegatzeko beste musikari batzuk gehitu ditugu gure taldean, musika tresna hauekin: bibolina, akordeoia, txulubitak, saxofoi sopranoa, txistua, kontrabaxua, bateria eta perkusioak, kitarra eta ahotsa.

Urteak igaro dira eta taldeak aintzina egin du; gaur egun sei musikariz osatzen da: Maddi ANDUEZA bibolonean, Christelle NOBLIA akordeoiarekin, Dominique ELGOYHEN percusioan, Jean Marie FAUTHOUX kontrabaxuan, Emile NEGUELOUA kitarra, tronpeta, kantua eta animazioan eta Xabi SETOAIN zeharkako txulubitan, piccolo, saxofoi soprano eta txistuan. Gure soinu tresneria propioa dugu, Eric SUSPERREGI6 k egina.

Gure bokazioa dantzaldi herrikoiak era estatiko batean animatzea da beraz, bainan batzuetan kaleko musika egin izan dugu baita ere kabalkadetan, libertimendu edo ta eskual ezkontzetan. Bibolina eta kontrabaxua tronpeta, tronboia edo ta saxofoi altorekin kasu hoietan Luzaideko Juan Miguel CANTERO “Kiteria” etortzen zaigu saxofoiarekin eta Donibane Garaziko Patrik LOUSTAU tronboiarekin.

Kantu herrikoi errepertorio ttipi bat badugu baita ere, bazkari edo ta afariak animatzeko, parte hartzen dugun Miarritzeko Casinoan egiten den Mutxikoen gauean bezala.

Hau da gure errepertorioa:

DANTZA JAUZIAK

Ainhoarrak

Aupa xapata

Azkaindarrak

Bolant Dantza

Euskaldunak / Sorginak

Gau-ainerak

Grabo

Hegi

Lapurtar motxak

Maiana

Mutxikoak

Ostalerrak

Teilarin

Teillagorri

Xibandiarrak

Zazpi jauziak

Zazpikoak

BIKOTE DANTZA

Mazurka

Polka

Polka-pik

Scottich

Valse

Varsoviana

BESTE DANTZAK

Alunelul

Axuri beltza

Bralea

Cercle circassien

Chapeloise

Dantza luzea ( Soka dantza )

Fandango

Jota de Tafalla

Lantzeko inhauteria ( Carnaval de Lantz )

Larrain Dantza

Quadrilles

Teilarin